Eventos, Noticias Innovación Social //

POCTEFA Proiktuen Bigarren Deialdiko Aurkezpen Mintegia

Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) eta Nouvelle-Aquitaine Lurraldeak, Pirinioetako Lan Elkartearen XXXIV.Osoko Kontseilua eta mugaz gaindiko POCTEFA programa europarraren proiektuen 2. deialdia abian jartzeko Mintegia antolatu dituzte 2016ko azaroaren 10ean Bordelen (Bordeaux).

Osoko Kontseiluan Pirinioetarako estrategia bat martxan jartzeari eta Aldaketa Klimatikoaren Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) lanari buruz hitz egingo da.

Batez ere proiektuen onuradun potentzialei zuzenduta dagoen POCTEFA mintegia, proiektuak prestatzeko eta aurkezteko metodoetara eta POCTEFA 2014-2020 programaren onarpenerako baldintzetara zuzenduko da.

Hemen, izena emateko, Osoko Kontseiluaren eta POCTEFA mintegiaren egitaraua ezagutzeko etainformazio interesgarria aurkitzeko aukera izango duzu.