Etorkizun indartsuagoa EUWINentzat

EUWIN elkarteei, bazkide sozialei,  arduradun politikoei eta ikertzaileei zuzendutako Lan Espazioetako Berrikuntzarako Europar Ikaskuntza Sarea da.

 

Bere lehenengo bost urteetan EUWINek lan espazioetako berrikuntzak erakundeen eta langileen kapital ekonomikoa hobetu egiten duela frogatzen duten ebidentzia nabari ekoiztu ditu.

 

 

Pasaden urrian EUWINEK bere etorkizuna eztabaidatzeko tailer bat antolatu zuen. Tailer horretan TNO-ek, Workplace Innovation Europe CLG-ek, HIVA-KUL-ek (Belgika), Vinnovak, Agderreko Unibertsitateak (Norbegia), TEKES-ek (Finlandia) eta Sinnergiak-ek (Euskadi) hartu zuten parte, elkarte guztiak ari dira batera lan egiten lan espazioetako berrikuntzak Europan zehar sustatu eta jakitera emateko, eskualde, nazio zein Europa mailako arduraun politikoei  laguntza  emateaz  gainera.

Tailer honen bitartez EUWINEK sarearen etorkizuna definitzeko dokumentu bat ekoiztu du. Dokumentu honek EUWINentzat konfigurazio berri baten proposamena deskribatzen du, etorkizuneko politikagintzan Europar Batzordearen eta Batasuneko estatuen arteko dialogorako esparru batekin batera.

Zentzu honetan, Sinnergiakek aktiboki parte hartu du dokumentu honen prestakuntzan eta EUWINeko lan talde nagusietan .

Esteka honetan klikatu dokumentu osoa ikusteko

Zein ekintza berri behar dira lan espazioetako berrikuntza indartzeko?

Tailer honen bitartez EUWINek  erabateko lehentasuna duten bost erronka identifikatu ditu:

  1. Workplace Innovation (WPI) kontzeptuaren hedapen a handitu behar da.
  2. Jarraitzeko eredua – “Instituzio publikoak izan behar dira WPI ereduaren bultzatzaile nagusiak”
  3. Gaitasunen garapena
  4. Politikaren testuingurua: erregulazio “biguna” behar da (soft regulation)
  5. Ezagutza gehiago ekoiztu behar da

2018ko lehenengo zatian sareak berriro ere jarriko du habian EUWINen ezagutza bankua ideia eta material berriekin, eta arrera egingo die ideia, ezagutza eta ezperientzia berriak dakartzaten kasu azterketa, artikulu, blog eta abarrei.

Sare honetako kide izan nahi baduzu, bizitatu mesedez web-orri ofiziala: http://portal.ukwon.eu/