Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

ETORKIZUNA ERAIKIZ ABIAN: Proiektuak eta emaitzak

junio 21 @ 9:00 am - junio 22 @ 1:15 pm

Gipuzkoarrok aurre egin beharko diegun erronka ekonomiko zein
sozialak antzemateko eredua da Etorkizuna Eraikiz. Antzeman,
diseinatu eta esperimentatzeko eredu bat da. Guztion artean,
erakundeak, enpresak, elkarteak, unibertsitateak, eta lurralde hau
osatzen dugun pertsona orok, erabakitako etorkizunak bihur dezala
Gipuzkoa bizitzeko, lan egiteko eta elkar bizitzeko Europako lekurik
onenean. Gipuzkoa Lab esperientzien laborategia Etorkizuna Eraikiz
egitasmoaren muina da. Gipuzkoa Lab-en ekarpenik garrantzitsuena
duen izaera praktikoa da. Hain zuzen ere, politika ekonomiko, sozial
eta kultural berriak probatzeko laborategi bihurtzen ditu Gipuzkoako
enpresak.

Uda ikastaroen edizio honetan Etorkizuna Eraikiz egitasmoko Gipuzkoa
Lab-en baitan garatutako esperientzia pilotuen aurkezpen publikoa
egingo da. Bi egun hauetan zehar, lurraldeak dituen oraingo eta
etorkizuneko erronkei aurre egiteko gizarteko alor ezberdinetan abian
jartzen ari diren irtenbide esperimental eta berritzaileak ezagutzeko
aukera izango dugu.

Ikastaroan gizarte eta politika arloen arteko ikasketa espazio
elkarbanatu bat sortu nahi da, eragile anitzen parte-hartzearekin;
gizarte ekintzaile eta berritzaileetatik hasi, eta funtzionario publiko,
politiko, ikertzaile eta hirugarren sektoreko erakundeetaraino.

 

Argibideak eta izen ematea

EGITARAUA

Detalles

Comienza:
junio 21 @ 9:00 am
Finaliza:
junio 22 @ 1:15 pm
Pagina Web:
https://www.uik.eus/eu/etorkizuna-eraikiz-abian-proiektuak-eta-emaitzak

Organizador

Diputación Foral de Gipuzkoa
Pagina Web:
https://www.uik.eus/es/etorkizuna-eraikiz-abian-proiektuak-eta-emaitzak

Lugar

Palacio Miramar
Paseo de Miraconcha, 48
Donostia, Gipuzkoa 20007 España
+ Google Map
Pagina Web:
https://www.uik.eus/eu/etorkizuna-eraikiz-abian-proiektuak-eta-emaitzak