GIZA FAKTOREA BERRIKUNTZAN

Aldaketa berritzaileak Europako enpresetan

Iturria: Eurofound

Berrikuntza eragile garrantzitsua da lehiakortasuna, produktibitatea eta hazteko potentziala hobetzeko.

Sarri, berrikuntzan ahaztu egiten da giza faktorea, edo ez zaio jaramonik egiten –langileen gaitasunak, horien ekarpen maila, lanerako autonomia eta jasotzen dituzten sariak–. Faktore horiek betetzen dute eginkizunik berrikuntzan?

Eurofoundek gai horri buruzko ikerketa txosten bat argitaratu du. Bertan, Europako 24.000 enpresak 2013an Enpresen Europako Inkestako (ECS) galderei emandako erantzunak aztertu ditu, honako hauek ezagutzeko: nola antolatzen duten lana enpresek, nola gaitzen dituzten langileak, nola saritzen duten errendimendua eta langileei antolamenduko gaiei buruzko erabakietan parte hartzeko aukera ematen ote dieten.

 

Txostenak, halaber, aztertzen du zer lan ohiturek duten lotura estuena enpresen jokabide berritzailearekin; horretarako, produktu edo prozesu berri edo nabarmenki aldatuak, merkaturatze metodo berri edo hobetuak eta antolamenduko aldaketak hartzen ditu berrikuntzatzat.

 

 

 

 

Langileen partaidetza eta elkarrizketa soziala

Ikerketa txostenak erakusten duenez, langileek antolamenduan partaidetza zuzena izatea hertsiki lotuta dago antolamenduaren berrikuntzarekin. Aztertutako partaidetza zuzeneko praktika guztiak, hala nola administrazioak partaidetza zuzenerako eskainitako tresna kopurua eta langileek erabakietan duten partaidetza, oso lotuta daude berrikuntzarako aukerekin.

Txostenaren arabera, langileen partaidetzaren eragina handiagoa izan zen azken hiru urteetan berrikuntza sartu zuten enpresetan gainerakoetan baino.

Lan testuinguru aldakorrak

Industriaren egoera globala aldatzen ari da berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren abiaduraren ondorioz. Herrialdeen artean alde nabarmenak daude hainbat praktikak lan testuinguru eta moduetan duten eraginari dagokionez, eta, azterketak erakusten duenez, beste ezaugarri nazional batzuek, legediak, berrikuntza politikek eta pizgarriek azal ditzakete alde horiek.

Informazio horren argitan, ondoriozta daiteke lana antolatzeko, giza baliabideak kudeatzeko eta langileek beren lan testuinguru eta moduetan parte hartzeko praktikak ezarriz gero areagotu egiten dela enpresa batek produktuan, prozesuan eta marketinean berrikuntzak sartzeko duen aukera.

Eskuratu txostena hemen

Eurofoundi buruzko informazio gehiagorako, bisitatu helbide hau: https://www.eurofound.europa.eu/.

Para obtener más información sobre Eurofound, visite https://www.eurofound.europa.eu/