Noticias Innovación Social //

Gizarte-erronken berrikuntza plataforma: gizarte-erronkei irtenbideak aurkezteko deialdia zabaldu da

Bihar, irailaren 15a, Europako hiri eta eskualdeek aurkeztutako 10 gizarte erronkei erantzuna emateko deialdia zabalduko da. Lehen deialdi hau irekita egongo da 2017ko abenduaren 15a bitartean, ondoren 2018an burutuko diren ideiak aukeratzeko.

 

Gizarte-erronkak gizarte-ekintzaileekin lotzen

Azken hamarkadan Europak desafio larriei egin behar izan die aurre, ezegonkortasun ekonomikoa eta politikoa eragiten duen krisi finantziero batetik gero eta azkarragoak diren ta gizarteko ordena haustea mehatxatzen duten aldaketa teknologikoetara. Teknologia digitalaren sarrera, ekarri duen desberdintasunen sakontzearekin batera, etenaldi horren adibide argiak dira. Erronka hauei aurre egiteko beharrezkoak dira ideia berriak, ikuspuntu berriak eta eginera berriak. Hala, azken hamarkada honetan gizarte berrikuntza arazoei aurre egiteko metodologia gisa aurkeztu da. Gero eta ohikoagoa da nazio, eskualde eta toki mailako gobernuek gizarte berrikuntzaren ikuspegia eta printzipioak erabiltzea, dituzten lehentasunezko erronka publikoei aurre egiteko.

Aukera hau baliatzeko sortu da “erronken jabeak” – erronken irtenbide bila dabiltzan tokiko gobernuak, erakundeak, ONGak eta enpresak – irtenbideak bilatu ditzateken ekintzaile, enpresa eta gizarte berritzaileekin elkartzeko plataforma hau.

Erronka bakoitza 3 konponbiderekin lotuko da. Bere hornitzaileek 30.000 euroko dirulaguntza eta sei hilabeteko tutoretza programa jasoko dituzte, ideia garatzen laguntzeko. Ekintzaile onenek erronken jabeekin egingo dute lan dituzten proposamenak errealitate bihurtzeko.

Social Innovation Challenges Platform-ari buruz

Social Challenges Innovation Platform Europako Batzordeak Horizon Berrikuntza eta Ikerkuntza 2020 bitartez finantzatutako proiektua da (Grant Agreement 734906). Hiru erakundek zuzentzen dute (Meta Group, EBN, Impact Hub) eta europa mailako beste hainbat organizaziok hartzen dute parte.

SOCIAL CHALLENGES