Hedabide: ikaskuntzako eta praktikako testuinguru hibridoak gizarte berrikuntzara bideratuta

hedabide

 

 

 

PROIEKTUA

Hedabide Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak sustatu eta finantzatutako proiektua da, Gipuzkoa ikasten duen lurralde moduan sustatzeko Programaren barruan. Proiektuaren helburua da hainbat erronka jakin ebazteko proposamen interesgarriak detektatzea, lurraldearen garapenerako funtsezkotzat jotzen diren heinean.

hedabide

ERRONKA

Hedabide proiektuak Gune Interaktiboak sortu nahi ditu (Ikaskuntza eta Praktika Komunitateak), belaunaldi, genero eta erakunde mota desberdinetako pertsonek interakzioan jardun dezaten, kapital ukiezinaren garapena eta transferentzia sustatzeko helburuarekin, gaitasun funtzional, tekniko eta estrategikoak hobetuz, eta gizarte berrikuntzako eta erronken ebazpen kolektiboko prozesuetarantz bideratuz.

Hedabide helburu zehatzak hauek dira:
• Ikaskuntzarako gune interaktibo, hibrido eta komunitaristak sortzea, interakzioan eta elkartrukean oinarrituta.
• Pertsonen interakzioan oinarritutako metodologia bat garatzea, kapital ukiezinaren garapenari lotutako gaitasunak hobetzeko eta handitzeko gai izango dena, gizarte berrikuntzako prozesuetarantz orientatuta.
• Eredu pluralista bat esperimentatzea, zeinean pertsona parte hartzaileak diren ekoizle, eskatzaile, banatzaile eta transmisore.
• Aurretiaz ezarritako eta parte hartzaileek dagoeneko ezagutzen duten erronka edo helburu partekatu baten norabidea edo irtenbidea lantzea.
• Giza kapitalari, gizarte kapitalari eta gizarte berrikuntzari buruzko proiektuei lotutako gaitasunak identifikatu eta hedatzea.
• Inpaktua ebaluatzeko eredu bat homologatzea, kapital ukiezinari eta gizarte berrikuntzarako orientazioari lotutako ikaskuntzaren neurketan oinarrituta.

PERTSONA ETA ERAKUNDE HARTZAILEAK

Proiektua Gipuzkoako Lurraldean kokatuta dago, eta pertsona hauei zuzenduta dago: bizitzako esperientzia desberdinetatik abiatuta (ikaskuntza, ezagutza, praktika), bat egin, parte hartu eta lankidetzan diharduten pertsonak, bizitzako egoera desberdinetan dauden pertsonak (adina, generoa, jarduera eta jatorriko lanbidea), ezaugarri kognitibo eta harremanezko ezaugarri heterogeneoak dituzten pertsonak (giza kapitala, gizarte kapitala), zeinek beren lankidetza eta elkartrukea gizarte berrikuntzara bideratutako gaitasunak lortzera, hobetzera eta transferitzera zuzentzen duten, ikaskuntza espantsibo baten testuinguruan.

Hain zuzen ere, ikaskuntza espantsibo horren praktikak zuzeneko eragina sortu beharko du Lurraldeko erakundeetan, bereziki proiektuan lan egitera deitutako lau tipologiei dagokienez: Administrazio Publikoak, Enpresa txiki eta ertainak, Erakunde sozialak eta Unibertsitateak.

Beraz, kontua da testuinguruak sortzea, non pertsonek, ikaskuntza espantsiboaren praktikan, beren gaitasunak handitu eta Lurraldeko bateko eta besteko erakundeentzat ezagutza sortu, banatu eta transmititzen duten.

EZARPEN EREMUA

Hedabide-k (Gizarte Berrikuntzara bideratutako Ikaskuntza eta Praktika Testuinguru Hibridoak- Contextos Híbridos de Aprendizaje y Práctica orientados a la Innovación Social) Gipuzkoako Lurraldean ikaskuntzarako testuinguru berritzaileak sortzea proposatzen du. Berrikuntzaren kulturak egitura sozial bat behar du, giza eta gizarte kapitala garatu eta ezagutza sustatuko duena. Ikaskuntzaren eta berrikuntzaren kultura ez da per se agertzen, eraiki egiten da. Ondorioz, hori sustraitzeko estrategia, prozesu eta mekanismoak behar ditu. Proiektuak berrikuntzaren ibilbide sozialak sustatzen ditu; nondik, nola, zein modutan, nola instituzionalizatzen den eta nola bihurtzen den ebidentzia sozial.

ESPERO DIREN EMAITZAK

• Ikaskuntza Espantsiboko Testuinguru bat diseinatzeak ikaskuntza, gaitasunen garapena, ezagutzaren transmisioa eta banaketa bultzatzen du, eta horrek pertsonen, erakundeen eta Lurralde osoaren balioa handitzea eragingo du.
• Kapital ukiezina garatzeko balioztatutako metodologia bat, gizarte berrikuntzako prozesuetara bideratua.
• Inpaktuaren Ebaluazio eta Adierazleen Sistema bat pertsonetan oinarritutako esperientzia hibridoak monitorizatzeko, halaber erakundeei eta Lurraldeari oro har zuzenduta.
• Esperientzia Praktika On moduan modelizatzea, ikaskuntza sustatzeari, ezagutza sortzeari eta banatzeari eta gizarte berrikuntza bultzatzeari dagokionez.
• Emaitzak Hedatzeko Plana (webgunea, prototipoak, dokumentuak eta artikulu akademikoak).

ERLAZIONATURIKO ALBISTEAK

IKASEKIN

 

HONEK SUSTATU ETA FINANTZATUA:

logo_dipu_gipuzkoa