Lagundu SIC-i Gizarte Berrikuntzako Europako Aldarrikapena elkarrekintzan sortzen

2018 urtarrila eta martxoa bitartean, Social Innovation Community-k kontsulta publiko bat egingo du Europako gizarte berrikuntzaren komunitate anitzari gizarte-inpakturako duen potentziala betetzea eragozten ari zaion poliza-erronkak identifikatzeko – eta zure iritzia jakin nahi dugu!

Gure helburua kontsulta independente hau Gizarte Berrikuntzako Europako Aldarrikapena elkarrekintzan sortzen laguntzeko erabiltzea da, gizarte-berritzaileen, gizarte-ekintzaileen, aktibisten, gizarte-zibileko eragileen, kooperatiben, ikertzaileen eta komunitate anitz honetako kide diren bestelakoen poliza-behar eta interesak ordezkatzeko.

Behin-betiko aldarrikapena Europako Batzordean aurkeztuko da, datorren udaberrian kontuan hartzeko.

 

Zergatik egiten dugu hau?

Gero eta argiagoa da parean ditugun erronkei eraginkortasunez aurre egiteko Europak gizarte berrikuntza mugimendu arrakastatsu eta indartsu bat behar duela. Europako Batzordeak babes handia eskaini du komunitate hau sortzen laguntzeko, gizarte berritzaileen irtenbideak eskalatzeko proiektuak finantzatuz eta gizarte berrikuntzaren ulermena eta adierazgarritasuna hobetzeko sostengua eskainiz. Azken hamarkadan gizarte berrikuntzak Europako erakundeen babesa eta bultzada jaso ditu (eta Horizon 2020 bezalako EBko finantzaketa programa handietan txertatu da).

SIC-ek egindako bidea aitortzen du, baina zure laguntza nahi dugu Europako Batzordeak gizarte berrikuntza babesteko lanetan aurrera nola egin dezakeen jakiteko. Hemen azaldutakoa irakurrita ulertuko duzu zergatik den hau Europako gizarte berrikuntza komunitatea bildu eta behar dituen politika beharrak aldarrikatzeko unea.

 

Nola eta zergatik lagundu behar zenuke?

 Datozen asteetan zehar, Social Innovation Community proiektuak hainbat online jarduera eta eztabaida zuzenduko ditu Europako gizarte berrikuntza komunitateko ikuspuntu eta politika behar anitzak jaso eta gizarte berrikuntza sustatzeko politika agenda argi bat zehaztuko duen Aldarrikapenari forma emateko. Baina aurrena, zure iritzia entzun nahi dugu!

Gure galdeketa betetzeko 5 minutu besterik ez dituzu beharko. Bete ezazu martxoaren 25a baino lehen eta esaiguzu zein diren zure eta zure erakundearen oztopoak gizarte inpaktu potentziala betetzeko! Galdeketa honi erantzunez, honetan lagunduko diguzu:

  • Komunitateak dituen oztopoak identifikatu eta EBko politikariei jakinaraztea ziurtatu.
  • Europako politika, programa eta finantzaketak gizarte berrikuntzako eragileen beharrak hobeto nola bete ditzaketen identifikatu.
  • Europako gizarte berrikuntza politiken agenda berriari laguntza eman.

Izan #SIDeclaration eta SIC proiektuaren garapenaren berri SIC-en newsletter-ean izena emanez hemen eta Twitter / Facebook jarraituz.