Kulturarentzako Agenda Europar Berria

­Iturria: Europar Batzordea

Europar Batzordeak onartu egin zuen pasaden 2018ko maiatzaren 22an Kulturarentzako Agenda Europar Berriaren proposamena. Agenda Berri honek azaldu egiten du nola lagunduko dien Europar Batzordeak Europar Batasuneko kide diren herrialdeei kulturaren bitartez berrikuntza, sormena, garapen jasangarria  eta enplegua garatzen.

Testuinguru honetan, Agenda Berriak kultura identitate eta kohesio bektore gisa modu eraginkorrago batean sustatarazten du, garapen sozioekonomikoaren bultzatzaile eta erlazioak sustarazi ditzakeen faktorea, baita pertsonen arteko kontaktuaz haratago, hezkuntza eta gazteentzako proiektuen ondorio diren kontaktuak sortuz, eta arreta berezia jarriz Mendebaldeko Balkanetako herrialdeetan eta hauen garapenean. Batzordeak gainera Agendaren bitartez garapen jasangarriaren dimentsio kulturala azpimarratu eta Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Agenda 2030aren inplementazioan lagundu nahi du.

 

2018 Europar  Ondare Kulturalaren Urtean

2018 Europar Ondare Kulturalaren Urtean, jarduera anitz garatu dira bai maila lokalean bai maila erregionalean bai nazio mailan Europar Batasun guztian.

Esfortsu hauek 2018. urtetik haratagoko eragina izango dutela ziurtatzeko, Europar Batzordeak epe luzerako proiektuak gauzatuko ditu 10 gairen inguruan, 10 ekimen europar proposatuz:

Agenda Berriak aiderazten duenez, 2018 Europar Ondare Kulturalaren Urtearen amaieran, Europar Batzordeak Ondaren Kulturalarentzako Akzio Plan bat aurkeztuko du, eta, Batasuneko Herrialdeei nazio mailan antzeko planak gauzatzeko eta 10 gaitegi europarrak jarraitzeko eskakizuna egiten die.

Inpaktua handitzeko asmotan, Batzordeak nazio mailan, maila erregionalean edo maila lokaleko aplikazio konkretuetan arreta jartzea ere proposatzen du Batasuneko instrumentuek (Europa Creativa eta kultura finantziatzen duten Batasuneko beste programa batzuk) kofinantziaturiko proiektu amankomunen bitartez, Estatu kideei edo hauek izendaturiko autoritate erregional eta lokalei ikaskuntza eta asistentzia teknikoa emanez.

 

Kulturarentzako Agenda Europar Berriaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, irakurri ondorengo dokumentuan

Informazio gehiago: https://ec.europa.eu/culture/news/new-european-agenda-culture_en