Lurraldeko Berrikuntza Soziala: garapen iraunkorreko politikak komunitatetik

Gaur egun, Txilek aurre egin behar die bere garapen ereduarekin lotutako erronka handiei. Klima aldaketa eta bestelako arazo globalak ez ezik, herrialdeak ekitaterik eza nabarmena du hainbat esparrutan, hezkuntzan edo osasunean, besteak beste.

Testuinguru horretan, Corfo agentziaren baitako InnovaChile Batzordeak berrikuntza soziala aurkeztu du garapen iraunkorrerako alternatibatzat (eragin ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa). Horrek berekin dakar hobekuntza nabarmena, hau da, proposatutako irtenbidea lurralde-eskualde jakinetan abian diren irtenbideak baino eraginkorragoa eta efektiboagoa izatea eta aintzat hartzea alderdi ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa.

Era berean, Berrikuntza Soziala hainbat eragileren arteko lankidetza lortu nahi duen prozesu bat ere bada, eta jomuga duen komunitatearen partaidetza aktiboa lortu nahi du, bereziki. Halaber, mantengarria, erantzungarria eta eskalagarria     izan behar du.

Txileko eskualdeetatik, gizarteko arazoei heltzeko alternatiba zehatz gisa ikusten hasi dira berrikuntza soziala, eta irtenbideak eskualdetik bertatik eraikitzera dei egiten duen espazio gisa, eskualdetik bertatik baina herrialdeko gainerako eskualdeekin nahiz munduarekin konektatuta. Irtenbide berritzailea da herri   espezifiko baten testuinguruan.

SIC europar proiektuak antolatutako SUMSIC 2018 Udako Ikastaroan, Nicolas Mongek, Corfo agentziako Berrikuntza Sozialeko Unitatearen koordinatzaileak, paradigma aldaketa gisa aurkeztu zuen Berrikuntza Sozial kontzeptua, eta paradigma aldaketa horretan tokiko eragileak dira beren garapenaren protagonistak. Ildo beretik, azaldu zuen oso garrantzitsua dela garapen eredu berri hori sustatuko duten politikak sortzea, eta politika publikoaren hainbat adibide eman zituen, hala nola Txileko Gobernuaren Ekoizpena Sustatzeko Korporazioaren (CORFO) kasua bera, zeinak 2015az geroztik abian duen programa bat eskualdeko erronkei irtenbidea emateko proiektu berritzaileak kofinantzatuz, tokiko nortasuna berreskuratuz eta Berrikuntza Sozialeko ekosistemak sortuz.

CORFOri buruzko informazio gehiago:  Berrikuntza Soziala CORFOn