Gizarte Berrikuntzaren Komunitateko Uda Ikastaroaren bigarren edizioa (SUMSIC 2017) Boloniako Unibertsitatean egingo da ekainaren 26tik 30era. Bigarren edizio hau AEIDL, DRIFT, Nesta, Reves, Sinnergiak (UPV/EHU), SIX, Technical University of Dortmund, Young Foundation eta ZSI-ren artean antolatu dute. Boloniako Unibertsitateak Aiccon, Impronta Etica eta SECS IRT-ren (Boloniako Unibertsitatea) elkarlana aitortzen du.

Udako Ikastaroak (SUMSIC 2017) eskualdeek berrikuntza ekosistema izateko duten rolaren inguruko eztabaida biziak sortzeko aukera ematen du. Hori horrela, historiak eta eskualdearen kulturak ekosistema hori garatzeko duten garrantzian enfasia jarriko da, baita erakunde publiko eta pribatuek garapen hori bultzatzeko eta errazteko duten rolean ere. Eztabaidak aztertutako sistemen politiken ebaluaziora bideratuko dira.

Eskola kasuen aurkezpenetan, EB barruko eta kanpoko gizarte berrikuntzako esperientzietan, hitzaldietan eta eztabaidetan banatuko da. Udako Ikastaroaren ikasketa-helburuekin bat etorriz, hiru tailer paralelo egingo dira (parte-hartzaile bakoitzak bakarra aukeratu beharko du) arratsaldean, Emilia-Romagnako Komunitateko SIC-eko erakundeek proposatutako erronkak lantzeko.

Horrez gain, hainbat bisita antolatuko dira parte-hartzaileei Bolonia eskualdeko gizarte berrikuntza ekosistema ulertzeko aukera emateko. Eskola ingelesez gauzatuko da.

2ND SIC SUMMER SCHOOL

SIC PROJECT