SIMPACT: SOCIAL INNOVATION

simpact

BOOSTING THE IMPACT OF SOCIAL INNOVATION IN EUROPE THROUGH ECONOMIC UNDERPINNINGS proiektuaren asmoa da gizarte berrikuntzaren dimentsio ekonomikoak ulertzea, eta kontzeptu, eredu eta tresna berriak sortzea, arduradun politikoentzat, berritzaileentzat, inbertsiogileentzat eta bitartekarientzat. Proiektua Europar Batasuneko VII. Esparru Programak finantzatzen du, eta 11 bazkidez osatutako partzuergo bat garatzen ari da, Westfaliako Unibertsitateak gidatuta.

ERRONKA

Proiektuaren helburua da «Gizarte Berrikuntzaren inpaktua bultzatzea, oinarri ekonomikoen bitartez», bederatzi lan multzok osatzen dute, eta SINNERGIAK Social Innovation UPV/EHUk horietako 4tan parte hartuko du: Gizarte Berrikuntzaren kontzeptuak sendotzeko garapena (WP4), Gizarte Berrikuntzaren neurketa ekonomikoa (WP5), Komunikazio estrategikoa eta barreiadura (WP8) eta Proiektuaren kudeaketa.

SIMPACTen diziplina askoko ikuspegi teorikoak eta metodologikoak aurrera egiten du teknikaren ezagutzan eta gaur egungo egoeran, hauen bitartez:
• Gizarte berrikuntzaren dimentsio ekonomikoen gaineko eredu teoriko bat lantzea, bizitza ziklo osoan.
• Dimentsio ekonomikoei buruzko ezagutza enpiriko berriak sortzea, arrakasta izan duten zein arrakasta gutxiago izan duten kasuen gaineko azterketa aberats eta teorikoki informatu baten bitartez.
• Gizarte berrikuntzaren eragin ekonomikoa baldintzatzen duten gidarien eta oztopoen azterketa, eta hura eskalatzeko eta hedatzeko palankak.
• Gizarte berrikuntzak neurtzeko adierazleak eta eragin soziala eta ekonomikoa neurtzeko metodoak garatzea.
• Politika publikoak hobetzeko moduak, tresnak eta jarraibideak.
• Prospektibako ezagutzak sortzea, eragileetan oinarritutako modelaketaren eta hipotesien lanketaren bitartez.

PARTZUERGOA

• Westphalian University, Institute for Work & Technology, DE (co-ordinator)
• Technical University Dortmund, Centre for Social Research, DE
• Euskampus Fundaziona, Sinnergiak Social Innovation Centre, ES
• University of Economics and Management Prague, Centre for Innovation Studies, CZ
• TNO – Netherlands Organisation of Applied Scientific Research, NL
• University Maastricht, Maastricht Economic & Social Research Institute on Innovation and Technology, NL
• Politecnico di Milano, Department of Design, IT
• Association Neoma Business School, FR
• University of Bath, UK
• Centre for European Policy Studies, BE
• Nordregio, Nordic Centre for Spatial Development, SE

BERRI GUZTIAK BOTOIA

WEB GUNEA BOTOIA