GIZARTE ZIENTZIETAN OINARRITUTAKO EZTABAIDAK ETA POLITIKAK SUSTATZEN DITUEN PLATAFORMA

Social Innovation Communities (SIC) proiektuaren baitan, Sinnergiak Social Innovationek (UPV/EHU) “Gazteria, enplegua eta lan ezegonkorra” ikerketa eraldatzailearen saioa antolatu zuen pasa den abenduaren 13an. Jardunaldi honetan Politikon-ek hartu zuen parte, akademiko eta profesional independenteek osatutako plataforma, errealitatea ikuspuntu analitiko batetik begiratu eta gizartearen aurrerakuntzarako proposamenak egitea helburu duen plataforma.

Saioan zehar, Sinnergiakek Octavio Medina eta Berta Barbet, Politikoneko argitaratzaile eta ikertzaileak, elkarrizketatu zituen ikerketa eraldatzailearen eta politika publiko berritzaileen garapenaren arteko erlazioa hobetzeko egungo eta etorkizuneko erronken inguruan.

 

 

POLITIKONI ELKARRIZKETA

Sinnergiak (S): jardunaldi honetan ikerketa eraldatzailearen eta politika publikoen diseinuaren arteko erlazioaz eztabaidan aritu gara, ikuspuntu oso zehatz batetik: gazteria eta enplegua. Zuen iritziz, zein dira egun ikerkuntzaren eta politika publikoen diseinuaren arteko elkarrekintza egoki bat egoteko dauden ahuleziak?

Politikon (P): oinarrizko bi gauza daude. Lehenengoa hizkuntza da. Ikerkuntzan erabiltzen den hizkuntza egokia da mundu akademikorako, unibertsitate munduan ematen den hedapenerako, baina administrazio publikoak eta politika publikoen diseinuan dabiltzanek erabiltzen duten hizkuntzaren oso ezberdina da. Beraz, zailtasun bat dago hizkuntza bateratu bat erabiltzeko eta jakintzak mundu akademikotik administrazioaren mundura salto egin ahal izateko. Bigarrena, denbora. Esate baterako, politika publikoak ebaluatzeko orduan, horretarako planifikazioa politikaren ezarpena hasi baino askoz ere lehenago egiten da, baina emaitzak hiru, lau edo bost urtera jasotzen dira. Hortaz, politikan eta administrazioan hartu beharreko erabakiak premiazkoagoak diren munduan, egunerokotasunean itzali beharreko suak daudenean, oso zaila da epe  horiek paraleloak eta bateragarriak izatea.

Arazoa da bi alorrak oso hizkuntza eta dinamika ezberdinekin gauzatzen direla. Oso lan gutxi egin da elkarrizketa errazagoak ahalbidetuko lituzketen dinamika eraginkorragoen garapenean. Ikerkuntzan epe eta irizpide batzuk erabiltzen dira. Gai batzuk ikertzen dira eta, errealitatean aplikatu nahi direnean, ez dute ondo bat egiten. Saioan zehar ikusi ditugun adibideak bezalakoak. Erresistentzia asko dagoela edo lan egiteko zenbait moduk dinamika jakin batzuk bateraezin bilakatzen dituztela dioten ideiak. Hizkuntza eta jarduteko moduak berdintzeko espazio berriak sortu behar lirateke.

 

S: Zein dira hobetzeko edo elkarrekintza hori arrakastatsua egiteko gakoak?

 P: atopiko xamarra dirudi, baina bi munduen arteko zubiak eraikitzea. Foroak egitearen ideia. Gaur egun policy maker-ak eta ikertzaileak elkartzen diren foro asko dago, jakina. Euren arazoez hitz egiten dute, baina kontua da elkarrizketa luzeago baten falta dagoela. Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan badaude adibideak non ikertzaileak gobernu zentralarentzako lan egiten duten baina administrazioarentzako funtzioak betetzen dituzten. Hala, egun batean ezagutu eta hitz egiteko aukera soilik ematen duten foro puntualak sortu beharrean, denboran zehar elkarlanerako aukera ematen duten espazioak sortzen dira.

Bestetik, ikerkuntza munduak politiken diseinuaren egunerokotasunean sartuago egon behar luke. Batzuetan, eguneroko lanarekin bat ez datozen egoeretan lan egiten da eta hau kontuan hartu behar litzateke diseinuan. Politika publikoen diseinuaren eta hauek ezartzen dituztenen munduan, azken hauek egunerokotasuneko presiopetik ateratzeko espazioak sortu behar lirateke, berrikuntzari  eta gauzak egiteko beste modu batzuk pentsatzeari eskaintzeko denbora izan dezaten.

 

S: Azkenik, zein dira, zuen ustez, elkarrekintza hau hobetzeko hurrengo pausuak?

 P: Elkarrizketarako eta elkarlanerako espazio jarraiak sortzea da horietako bat. Komunikabideek edo blogek duten funtzioa ere garrantzitsua da. Jakintza akademikoa herritar guztientzako ulergarriak diren hizkuntza eta ereduetara itzultzeko beharra. Artikulu akademiko bat aztertu eta mundu errealarentzat, Espainiako politikentzat, Euskadin, edonon, zein ondorio dituen zehaztu.

Saio hau bezalako espazioak, non bi alorrak bat egiten duten, eztabaidatzen duten, ideiak azaltzen dituzten, arazoak eta ideiak trukatzen dituzten. Dagoeneko lagungarriak diren pausuak dira hauek, normalagoak egin behar lirateke, orokorragoak, batez ere.

Politikoni buruz

Politikon 2010ean gizarte zientzietan oinarritutako eztabaidak eta politikak sustatzeko helburuarekin elkartu ziren akademiko eta profesional independente talde baten proiektua da. Akademia, komunikabide eta herritarren arteko bilgunea da, baita politika publikoen sustapen zentroa ere. Politikon, asoziazio moduan sortu dena, independentea eta alderdirik gabea da eta ez dago inongo erakunde politiko, akademiko, enpresarial edo sindikali lotuta.

Elkarrizketa honen edo SIC-en inguruko informazio gehiago, galdetu: iguerra@sinnergiak.org edo aluna@sinnergiak.org

Akademiko eta profesional independenteen taldea

POLITIKON