Txostena: Gazteen langabezia eta Lan Prekarioa

Transformative Research Session @SICommunity_EUeko hausnarketak

Azkenengo hamarkadan, mendebaldeko ekonomien lan merkatuko baldintza eta antolaketa forma berrien ikusle izan gara aldaketa teknologiko, ekonomiko eta produktibo azkarren ondorioz, berebiziki 2008. urteko krisi ekonomiko globalaren ostean.  Adaketa hauek prozesu global sakonagoen parte dira, non politika neoliberalen logikek alde batetik eta merkatu askeen ekonomiaren nagusitasunak bestetik lanaren eta enpleguaren natura aldatu egin duten. Are gehiago, transformazio hauek ongizate estatu modernoaren oinarriak pitzatu dituzte, politikarekiko desafekzioak gazteen artean gora egin eta etengabeko ikaskuntza lan merkatu berrira egokitzeko beharrezko bilakatu den testuinguru batean. Belaunaldi gazteak prozesu hauengatik nabarmenki kaltetuak izan dira lan egonkor eta ondo ordainduak aurkitzeko arazo gehiago dituztelarik. Soldata baxuak, lan baldintza prekarioak eta epe luzerako langabeziak Europar herrialdeetako enplegu politiken birmoldaketa eskatzen duten erronkak dira.

Belaundali gazteak aldaketa eta bilakaera sozialari egokitzeko gai izan diren kolektibo bat izan badira ere, prozesu hauek eragin nabarmen bat izan dute euren bizi baldintza, balio eta jarreretan, krisi ekonomikoaren ondorioz talde kaltetu eta zaurgarrienetariko bat izanik. Gazteen langabeziak hazkunde azkarra izan zuen Espainian, populazioaren %55era helduz 2010. urtean. Hala, eta nahiz eta portzentai honek pixkanaka behera egin duen – %36a 2017an-, lan  merkatuko baldintzek gazteen bizi eta lan baldintzak okertu dituzte, epe luzeko langabeziak gora egin du, eta, gazteek etorkizunarekiko ziurgabetasuna eta beldurra  dute.

Erronka hauei aurre egiten ez badiegu, gizartean parte hartzeko eta laguntzeko prest dagoen belaunaldi oso bat galtzeko arriskuan gaude. Gizarte berrikuntzak arazo hau konpontzen lagundu dezake honi erantzuna emateko beharrezko denbora, baliabideak eta tresna zein metodologia berriak integratzen dituen ekosistema bat sortuz, zeinetan sektore pribatuaren, komunitate akademikoaren, autoritate publikoen eta belaunaldi gazteen arteko elkarlana egongo den. Hau behar-beharrezkoa da arazo honi etorkizun hurbilean erantzuna eman diezaiokeen eredu ekintzaile, sozial eta politiko berri bat aurkitu nahi badugu.

Zentzu honetan, gai hau UPV/EHUk Social Innovation Community (SIC) proiektuaren testuinguruan garatuko ziren Transformative Research Sessionsetako agendan integratzeko ahaleginak egin zituen.

Saio hau Donostian gauzatu zen 2017. urteko abenduan eta gai hau Euskal Autonomia Erkidegoko gazteekin, profesionalekin eta ikerketa komunitatearekin eztabaidatzean oinarritu zen transformazio eta berrikuntza sozialaren ikuspuntutik arazo hauei aukera berri eta erantzun pragmatikoak aurkitzeko.

Transformative research session honek bat egiten zuen guk, UPV/EHU bezala, SIC proiektuaren barruan koordinatzen ditugun Public Sector Innovation Networketan lantzen ari garen politika publikoen erronkekin, sare honek helburu du area zehatz honetan azterketak zer nolako rola duen eta  politika publikoak nola hobetu ditzakeen aztertzea. Saio hau ikasketa interaktiborako eta maila lokal zein erregionalean arazo sozioekonomiko hau lantzen ari diren aktoreekin saretzeko aukera ezin hobea izan zen.

Transformative research sessionak  zenbait galderei erantzuna ematean jarri zuen arreta, hala nola: Nola egin dezakete bat ikerketak eta praktikak, berrikuntza sozialaren ikuspuntutik, gazteen langabezian eta lan prekarioan inpaktu sozietala eta zientifikoa handitzeko? Edo Zeintzuk dira gazteenen langabeziari erantzuna emateko politika publikoen diseinuan berrikuntzak egiteko oztopoak?

Saio honen ondorioak eta planteaturiko erronkari aurre egiteko gomendioak biltzen dituen laburpena hurrengo txostenean aurki daiteke

Txostena: Transformative Research Session TRS2 report.compressed